Zorionik beroena Harkaitz Canori, Venezia eta Boloniara!

2014/10/30

Euskara. Kultura. Mundura.

Harkaitz Cano euskal idazleak berri onak jaso zituen atzo Venezian zegoelarik: hirugarren Euskadi Saria lortu du Orkestra lurtarra(Elkar) eleberriarekin, oraingoan, haur eta gazte literaturako atalean. Pozez jaso zuen berria Veneziako Unbertsitatean Etxepare Euskal Institutuko irakurle Iñaki Alfarok antolatutako hitzaldietan parte hartzen ari zela, eta bideoz eskertu zuen jasotako errekonozimendua.

Hain zuzen, “Incontri con la lingua e la cultura vasca” izeneko konferentzian zegoen idazlea “Arte, memoria y catarsis” izenpeko hitzaldia eskaintzen. Bertan ordu eta erdia motz geratu zitzaien Enric Bouren ikasleei; hainbat gai ezberdinez aritu ziren: literatura eta memoria, artea eta katarsia, zinema eta literatura, euskara eta idazlearen papera gaurko gizartean…

Gaur, bestalde, “La Spagne Plurale” kongresua hasiko da Boloniako Unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuaren babesaz. Bertan, nazioarteko aditu ezberdinek hartuko dute parte, horien artean, Harkaitz Canok. Urriaren 31an izango du elkarrizketarako tartea, 11:30tatik 12:15ara, Iñaki Alfaro irakurlearen gidaritzapean. Bi egun iraungo ditu guztira kongresuak. Ikusi programa osoa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu