Zabalik dago Trovam Pro Weekend azoka profesionalera proposamenak aurkezteko epea
Euskara. Kultura. Mundura.
Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du, aurten ere, Castellon-en egiten den Trovam Pro Weekend musikaren topaketa profesionalean. Kontzertu horretan parte hartzeko proposamenak bidali daitezke martxoaren 31a baino lehen hurrengo galdetegia beteta. Gero, azaroaren 3tik 6ra egingo dute topaketaren bederatzigarren edizioa.
Basque. Music. Showcase-an parte hartu nahi duten musikariek deialdi ofizialean eman behar dute izena. Hemen aurkeztu ditzakezu zure proposamenak.
2020ko edizioan Zetak taldeak parte hartu zuen Basque. Music. showcase-an. Trovam Pro Weekend-en antolakuntza arduratuko da showcase horretan parte hartuko duen bakarlaria edo taldea aukeratzeaz.
Basque. Music-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Etxepare Euskal Institutuaz gain, Basque. Music. ekimenaren sustatzaileen artean daude Musika Bulegoa eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).