Zabaldu dugu AT! Itzulpena: literatura-laginak deialdia
2025/02/03
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren helburuen artean dago jatorriz euskaraz idatzitako literatura beste hizkuntzetara itzuli eta argitaratua izan dadin erraztea. Eta bide horretan, ezinbestekoa da literatura-lan horien laginak itzulita edukitzea. Horretarako da, hain zuzen, ireki berri dugun deialdi hau.
Deialdi honetan idazleek, argitaletxeek edo agenteek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak literatura-lan baten pasarte edo zatien itzulpenak finantzatzeko. Honela, egilearentzat berarentzat ere onura zuzena sortzen da, izan ere, bere lanaren ingelesezko edota frantsesezko itzulpenaren lagina eskuratzen baitu, bere helburuak lortzeko erabil dezakeena. Deialdi hau automatikoa da, hau da, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek laguntza jasotzen dute itzulpena finantzatzeko. Jarraian, lagin hauek euskal literatura- laginen ataria atarian jartzen dira eskuragarri.
Aipatutako laginak ingelesera edo frantsesera itzuli beharko dira eta ez dira izango liburuaren %15 baino luzeagoak.
Etxepare Euskal Institutuak 8.000 euro bideratuko ditu proposatutako laginak itzultzera; gehienez ere 400 euro bideratuko dira itzulpen bakoitzera. Diru zuzkidura amaitu arte egongo da zabalik deialdia.
Etxepare Euskal Institutuak 2021etik urtero plazaratzen du deialdia hau. Iaz, www.basquebooks.eus webgunean euskal literatura- laginen ataria jarri zuen martxan, argitalpen eskubideen salmenta errazteko eta euskarazko literatura-lanen zabalkundea sustatzeko. Atariak 2021etik deialdi honen bitartez itzulitako laginak eta 2021etik Euskadi Sarietako lanen itzulpen laginak biltzen ditu.