Zabaldu da merkatu, azoka eta ekimen profesionaletan parte hartzeko ikus-entzunezkoen arloko profesionalentzako laguntza-deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-18

Zabaldu da 2022an Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan eta ekimen profesionaletan parte hartzeko ikus-entzunezkoen arloko profesionalentzako laguntza-deialdia. Zineuskadik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlaneansustatzen du ikus-entzunezkoen arloko jarduera profesionala babesteko asmoz.

Euskal kulturako enpresa eta tarteko eragileei dirulaguntzak emanez, ikus-entzunezko sektorearen nazioartekotzea lagundu nahi dute, azoketan, merkatuetan eta ekitaldi profesionaletan parte hartuz.

Helburu anitzak ditu egitasmo honek: lehenik eta behin, nazioartekotzeko eta ekoizpen kulturalei irteera komertzial berriak topatzen laguntzea; bigarrenik, euskal eragile kulturalen eta kanpoko eragileen arteko topaketak eta elkartrukeak sustatzea; eta hirugarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sortutako eta ekoitzitako kultura kanpoan zabaltzen laguntzea.

Deialdi horren baitan sartuta egongo dira 2022ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 artean jardueren programa espezifikoaren eta/edo standaren bidez Euskadiko sektorearen presentzia kolektiboa aurrez ikusita dutenak.

Onuradunak izan ahalko dira egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoak edo juridikopribatuak, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) Enpresa Zinematografikoen eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan inskribatuta daudenak.

Xehetasun guztiak hurrengo helbidean daude kontsultagarri.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu