Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko hiru sortzaile aukeratzeko 2015. urteko deialdia

Ebatzita

Deialdi honen xedea da hiru euskal sortzailek Poloniako Wroclaw hirian, 2016an Donostiarekin batera Europako kultur hiriburu izango dena, egonaldi artistiko bat egiteko hautaketa egitea. Erresidentzia edo egonaldi artistiko honen helburua, hiru sortzaile hauek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburuetako ildoak oinarritzat hartuz, Poloniako hiri honetan eragin artistiko eta kulturala izango duen proiektu bat garatzea izango da. Esku-hartze artistiko edo kulturalak artearentzat ohikoak ez diren auzo eta lekuetan eginez, eragile edo hiritar kolektiboen lankidetza edo parte hartzea bilatuz, edota ezezagunak edo baztertuak dauden errealitateak ikusaraziz.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}