Wroclaw hirian egonaldi artistikoa egiteko bi euskal sortzaile hautatzeko deialdia
AIR WRO eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzaren ondorioz euskal artistei zuzendutako erresidentzia programa jarri da abian. Deialdi honen xedea da bi euskal sortzaile aukeratzea Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoa egin dezaten.
Deialdiaren laburpena

Hautaturiko sortzaileek 8 asteko egonaldia egingo dute Wroclaw-en 2017ko uztailaren 31tik irailaren 24ra. Artista bakoitzak bi mila euroko (2.000) ordainsari garbia, bidaia, ostatua eta otorduak jasoko ditu.
Deialdi honen bitartez, Wroclawen proiektu bat sor dezaten gonbidapena egiten zaie eszena urbanoan interesatutako artistei. Egonaldiaren barruan, artistak hitzaldi bat eman beharko du eta egonaldiaren emaitzen aurkezpena egin behar du 2017ko irailaren 20tik 22ra egingo den “City and Culture” izeneko nazioareko biltzarrean.
Ingelesa izango da egonaldiaren lan-hizkuntza.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2017/05/19 - 2017/06/19
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Kontaktua: Alberto Irazu Ibañez | a-irazu@etxepare.eus
Aurkezteko modua:
Eskabidea (1. eranskina) eta dokumentazioa ondorengo helbide elektronikoan aurkeztu beharko da: etxepare@etxepare.eus.
Artist in Residence Programme AIR Wro
Berenika Nikodemska: berenika.nikodemska@wroclaw2016.pl
AIR WRO deialdia (ingelesez).
Deialdiaren informazio osatua 2. eranskinean.