Wroclaw-en egonaldi artistikoak egiteko 2016ko deialdia zabalik da!

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-01-05

Etxepare Euskal Institutua eta Donostia 2016 erakundeen elkarlanari esker eta Wroclaw 2016-rekin elkarlanean, aurten hirugarrenez, Wroclaw hirian egonaldi artistikoa egiteko aukera izango dute bi artistak.  Hautaturiko sortzaileek 6-8 asteetako egonaldia egingo dute Wroclaw-en 2016ko maiatza erdialdea eta uztaila erdialdea artean eta ondorengo arte diziplinetakoak izan daitezke: arte eszenikoak, musika, literatura, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 29ra arte egongo da irekita.

Erresidentzia edo egonaldi artistiko honen helburua, bi sortzaile hauek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburuetako ildoak oinarritzat hartuz, Poloniako hiri honetan eragin artistiko eta kulturala izango duen proiektu bat garatzea izango da. Esku-hartze artistiko edo kulturalak artearentzat ohikoak ez diren auzo eta lekuetan eginez, eragile edo hiritar kolektiboen lankidetza edo parte hartzea bilatuz, edota ezezagunak edo baztertuak dauden errealitateak ikusaraziz.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

– Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoak izatea, edo bere lan artistikoa euskaraz garatzen duten sortzaileen kasuan helbidea euskararen eremu geografikoan izatea.

– Ibilbide artistiko esanguratsua duten sortzaileak izatea

- Wroclaw/Donostia 2016ko Europar hiriburuetako ildoekin lotura duen proiektu edo ideia bat proposatzea, eta proiektu edota ideia hori beste sortzaileekin partekatzeko borondatea eta asmoa izatea. Artista bakoitzak proiektu bat aurkeztu beharko du.

– Ingelesez edo polonieraz moldatzea kontuan hartuko da.

– Poloniar eragileen parte-hartzea proiektuan era positiboan baloratuko da.

Informazio zehatza, deialdi osoa eta jarraibide guztiak esteka honetan aurkituko dituzu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu