WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia irekita

2025/02/03

 
 

Euskara. Kultura. Mundura.

Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean.

Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago esteka honetan (otsailaren 28ra arte).

Jaialdiak irauten dituen egunetan zehar  hainbat jarduera antolatzen dira: showcase-ak, musikaren profesionalen azoka, ikus-entzunezko proiekzioak eta hitzaldiak, besteak beste.

Womexek 3.100 profesional baino gehiago biltzen ditu urtero eta bere programazioan antolatzen diren kontzertuetan 300 artista baino gehiagok parte hartzen dute eta 113 herrialde baino gehiagoko ordezkariak biltzen dira.

BASQUE. MUSIC.-ek euskal profesionalek erabiltzeko aukera izango duten stand-a izango du.

Aurreko edizioetan BASQUE. MUSIC.-ek antolatu dituen showcase-tan Neomak (2023),  Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Kalakan (2018) eta Juan Mari Beltran (2017) artistek parte hartu dute.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu