WOMEX 2019 Tampere: deialdia irekita

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-02-07

Womex (World Music Expo) munduko herrialde gehien biltzen dituen musika jaialdia da. Ekimen ibiltaria da, ez baita urtero leku berean egiten; eta aurtengoa, urriaren 23tik 27ra bitarte egingo da Finlandiako Tampere hirian. Bertan musika talde, dj, musikarekin lotutako bideo ekoizle edota hizlari gisa parte hartu nahi duen orok, izena eman dezake martxoaren 22ra arte.

Womex (World Music Expo) munduko herrialde gehien biltzen dituen musika jaialdia da. Ekimen ibiltaria da, ez baita urtero leku berean egiten; eta aurtengoaurriaren 23tik 27ra bitarte egingo da Finlandiako Tampere hirian. Bertan musika talde, dj, musikarekin lotutako bideo ekoizle edota hizlari gisa parte hartu nahi duen orok, izena eman dezake martxoaren 22ra arte.

Jaialdi honek, musika-taldeen showcaseez gain (erosle eta programatzaile internazionalei zuzendutako kontzertu motzak), azoka bat, hitzaldientzako guneak eta film proiekzioetarako guneak ere biltzen ditu. Zenbaki orokorrak erabiliz, 2.700 profesionaletik gora joan ohi dira bertara urtero, 300 bat artistek eskaintzen dituzte kontzertuak, eta 90 herrialdetik gora daude bertan ordezkatuta.

Etxepare Euskal Institutuak, urtero, hainbat euskal taldek Womexen showcaseak eskaini ditzaten bermatzen du. Musika alorrean, jaialdiak orotariko musika estiloak programatzen ditu: kultur tradizio ezberdinetako musikak (folka, roots musika), musika urbanoa, jazza, elektronika edota klasikoa, besteak beste. Interesa duen orok, esteka honetan eman dezake izena.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu