Westway LAB: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

Westway LAB: Basque. Music.
  • 12
    Api 2023
    15
    Api 2023
    Guimarães

Basque. Music.-ek apirilaren 12tik 15era Guimarães-en (Portugal) egingo den Westway LAB musika azoka profesionalaren hamargarren edizioan parte hartuko dute La Furia, Ezpalak eta Ghau taldeek.

Euskal Herriko musika nazioartekotzeko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute Basque. Music. egitasmoa.

La Furia eta Ghau jaialdia ospatu baino astebete lehenago egingo den egonaldi artistikoan izango dira. Egonaldi honetan tokiko musikariekin lan egiteko aukera izango dute eta bertan sortutako emaitza apirilaren 12an eta 13an aurkeztuko dute.

Ezpalak eta La Furia showcase emanaldietan ere izango dira. Ezpalak taldeak apirilaren 15ean 18:00etan eskainiko du kontzertua eta La Furiak 22:15etan CCVF eraikinean.

Westway LAB ospatuko den hiru egunetan zehar nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalak bilduko dira.

Basque. Music.-ek azoka honetan parte hartuko duen lehenengo aldia da eta 2022an Bilboko BIME azokan Portugaleko profesionalekin antolatutako elkarlanaren ondorioz sortutako harremanaren emaitza da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu