Weidengo 8. poesia itzulpen tailerra: Lizar Begoña
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Urr 202429Urr 2024Weiden
Weideneko Zortzigarren Poesia Itzulpen Tailerra 2024ko urriaren 25etik 29ra izango da. 2017tik urtero egiten den itzulpen-tailerrak euskarazko, katalanezko eta galegozko poesia modernoa beste hizkuntza-eremu batzuetan ezagutaraztea du helburu.
Aurten, Lizar Begoña euskal idazlea, Martí Sales kataluniarra eta Jesús Castro Yáñez galegoa , dira parte-hartzaileak, eta beren obren zatiak aurkeztuko dituzte. Ondoren, aurkeztutako poemak Europako hainbat hizkuntzatara itzuliko dira Alemania, Italia, Serbia, Eslovenia eta Espainiako itzultzaileen laguntzarekin.
Tailerra Leipzigeko Unibertsitateko Soziologia eta Hizkuntzalaritza Aplikatuko Katedrak eta Ibero-Romance Sailak antolatu dute, eta Etxepare Euskal Institutua, Institut Ramon Llull, Galiziako Xuntaren eta Leipzigeko Unibertsitateko Katalan Ikasketen Marià Villangómez Katedra Bisitariaren laguntza izango du.
Lizar Begoña idazlea (Sopela, 1996) EHUn Arte Ederretan graduatua da. 2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen ‘Aro beilegia’ (Balea Zuria) poesia-liburuarekin. 2022an ‘Gepardo japoniarrak’ (Susa) poesia- liburua argitaratu zuen, eta urte berean XXV. Igartza Saria irabazi zuen ‘Itzalkinak eguzkitan’ eleberri proiektuarekin. 2024an ‘Mundu zitalaren kontra’ (Elkar) argitaratu du.