Sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko xehetasunak azaltzeko bilera birtualak

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-04-26

Etxepare Euskal Institututik, kulturaren sustapenean jarraiki, 2023 urterako arte eszenikoen, musikaren eta arte plastiko eta ikusizkoen sektoreei zuzendutako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Microsoft Teams bidezko ekitaldiak antolatu ditugu maiatzaren 11n eta 12an. Topaketa hauen helburua deialdiaren nondik norakoak eta izan dituen aldaketak azaltzea izango da.

Webinar hauek Etxepare Euskal Institutuaren sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko informazioa jaso nahi duen ororentzat eta gaiarekin lotutako zalantzak argitzeko interesa duen edonorentzat daude bideratuak.

Hurrengoak izango dira bileren datak:

- Maiatzak 11, 11:00etan: Arte Eszenikoak (antzerkia eta dantza).

- Maiatzak 12, 10:00etan: Musika.

- Maiatzak 12, 12:00etan: Arte Plastikoak eta ikusizkoak

Webinarretan parte hartzeko, izena eman beharko da etxepare@etxepare.eus helbidean, dagokion webinarraren gaia, data eta bakoitzaren izen abizenak edo entitatearen izena zehaztuz. Gehienez 100 pertsonek parte hartu ahal izango dute topaketan.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu