Urtearen aurreikuspena egiteko elkartuko dira mahai sektorialak

2023/01/19

Euskara. Kultura. Mundura.

Urtero bezala, mahai sektorialak deitu dira pasa den urteko kultur jardueren balantzea egin eta aurtengo aurreikuspena egiteko asmoz. Ikus-entzunezkoen, musikakoen, arte plastikoen, arte eszenikoen eta literaturaren sektoreetako ordezkariak diren elkarte eta profesionalek euren ikuspegi eta iritziak partekatu ahal izatea da xedea; urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra egingo dira bost bilerak, sektoreka.

Zehazki, hurrengoa izango da egitaraua:

Urtarrilak 30. Astelehena: 10:00 – 11:30 Ikus-entzunezkoak eta 12:00 – 13:30 Literatura eta itzulpengintza

Urtarrilak 31. Asteartea: 10:00 – 11:30 Arte eszenikoak

Otsailak 1. Asteazkena: 10:00 – 11:30 Musika

Otsailak 2. Osteguna: 10:00 – 11:30 Arte plastikoak eta ikusizkoak

Gai ordenari, dagokionez, lau ildo nagusi jarraituko dira. Batetik, Etxepare Euskal Institutarn 2023ko dirulaguntzen inguruan ariko dira parte hartzaileak, biata iazko deialdiei buruz. Horrela, balorazioa egiteaz gain, aurreikusitako aldaketak aletuko dira.

Euskal leihoen inguruan ere jardungo dira, 2022ko balorazioa eginez eta 2023ko aurreikuspenak plazaratuz. Bestalde, proiektu berriak ere izango dituzte hizpide, Flandria eta  Japoniakoak kasu.

Beraz, ekimenen kontrastea egiteko, hartuko diren neurrien berri emateko eta ekarpenak jasotzeko elkartuko dira bilera horietan. Izan ere, sortzaileen ekarpenak jasotzea da helburua,  kultur sektoreekin harreman estua mantentzea oso garrantzitsua eta estrategikoa den heinean.

Etxepare Euskal Institututik sektore bakoitzaren errealitatearen egoera hobeto ezagutu ahal izateko eta etengabeko hobekuntza bilatzeko modua dira, ebaluaziorako espazio horien bitartez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu