Milesker eta urte berri on!
Euskara. Kultura. Mundura.
Urteko azken egunean, milesker handi bat. Aparta izan da zuen ondoan munduan barrena gure berri ematea.
Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.
Pagoak ukitzeko modu bat,
azalak irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.
Begietara begiratzeko modu bat,
galderako egiteko modu bat,
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian,
agian.
Kirmen Uribe
Urte berri on!