University of Wales Trinity Saint David - Alan R. King Katedra 2024: Mikel Gartziarena
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Urr 202428Aza 2024Aberystwyth
Alan R. King hizkuntzalariaren izena daraman katedra aukera bat da Euskal Herriko akademiko bat Galesera joan dadin, soziolinguistika eta hizkuntza-politika eta -plangintza arloetan irakaskuntza eta ezagutza-trukea ikertu eta laguntzeko.
Mikel Gartziarenak sei aste emango ditu Galesko Unibertsitateko Centre for Advanced Welsh and Celtic Studies-en, Aberystwythen. Bertan, soziolinguistika eta euskararen inguruko ikerketa jarduerak garatuko ditu.
Mikel Gartziarena hezkuntza elebidunean eta euskarazko hezkuntzan aditua da. Urte honen hasieran, Euskal Herriko hezkuntza-ereduetako irakasleen prestakuntzan elementu berriak sartzeko proiektu berritzaile batean parte hartu zuen, eta hasierako emaitzak partekatuko ditu Liburutegi Nazionaletik egingo duen hitzaldi hibridoan eta hurrengo egunean egingo den tailerrean.
Mikel Gartziarenak programa zabala du Galesen Irakasle Egoiliar gisa igaroko duen aldiaren barruan. Bere lehen ekitaldia ‘Pre- and in-service teachers ´language attitudes towards Basque’ izeneko hitzaldia izango da. Ekitaldia 2024ko urriaren 24an, osteguna, izango da, arratsaldeko 17:00etan, Drwm-en, Galesko Liburutegi Nazionalean, eta online, Zoomen bitartez.
Online parte hartzeko, eman izena hemen Zoom estekan: https://forms.office.com/e/B5pBJXYY5G
Hurrengo egunean, urriaren 25ean, ostirala, Euskal Herriko hezkuntzari buruzko tailerra egingo da Liburutegi Nazionalean, Mikel Gartziarenaren lanean sakontzeko eta Galesen dauden erronkak eta jardunbide egokiak aztertzeko.
Alan R. King Katedra
Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS) dago kokatuta eta euskal eta galesko soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa sustatzen ditu 2022tik. Urtero, irakasle edo ikertzaile gonbidatu batek sei asteko egonaldia egingo ikerketa mintegia burutu eta hitzaldi ireki bat eskaintzeko.