University of Massachusetts Amherst: William A. Douglass Katedra 2021

Euskara. Kultura. Mundura.

University of Massachusetts Amherst: William A. Douglass Katedra 2021
  • 03
    Aza 2021
    Amherst

Xabier Irujo, Nevada-Reno Unibertsitateko irakasleak ´Looking back on the bombing of Gernika´ hitzaldia emango du Massachusetts-Amherst Unibertsitateko William A. Douglass Katedraren baitan.

Hitzaldia azaroaren 3an, 17:00etan izango da, Herter Hall aretoan, Massachusetts-Amherst Unibertsitatean.

1937ko apirilaren 26an, azoka egunean, Gernika, euskaldunen hiri sakratua, suntsitu egin zuten, eta 2.000 gizon, emakume eta haur baino gehiago hil zituzten Luftwaffe naziak eta Italiako Aire Indarrak, Francisco Francoren agindupean. Picassoren koadroan betikotua , Gernikako bonbardaketa Kondor Legioaren lehen ekintzetako bat izan zen, nazien Blitzkrieg-erako benetako entrenamendua. Unitate honek garatutako metodoak eredu izan ziren Bigarren Mundu Gerran Luftwaffe-aren bonbardaketak egiteko. Irujo irakasleak ikerketa bat egin du Francoren erregimena bonbardaketa nola ukatu eta estaltzen saiatu zen argitzeko. Bonbardaketa nola gogoratzen den eta horrek Espainiako Gerra Zibileko eszenatoki zabalenean izan zuen eraginari buruz eztabaidatuko du.

Biografia

Xabier Irujo Caracasen (Venezuela) jaio zen, erbestean, 1967an, eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria da. Genozidio eta genozidio kulturalari buruzko mintegiak eman ditu Boiseko Estatu Unibertsitatean eta Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitatean. Bi doktorego ditu historian eta filosofian, eta ia 100 unibertsitate eta erakunde akademiko edo kulturaletan eman ditu hitzaldiak, AEBetan eta Europan.

Argitaratu berri dituen liburuen artean, honako hauek daude: ‘Gernika: Genealogy of a Lie’ (Sussex Academic Press, 2018), ‘Gernika 1937: The Market Day Massacre´ (Nevada University Press, 2015) eta ‘Legal History of the Basque Language’ (HAEE, Bilbo, 2015). 2018an Gernikako Udalak Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika Saria eman zion.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu