University of Chicagon euskara eta euskal kultura irakurle izateko deialdia zabalik da

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-01-25

Chicagoko Unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri du Etxepare Euskal Institutuak. AEBetako unibertsitate honetan euskara eta euskal kulturako eskolak emango ditu hautatutako pertsonak 2024-2025 ikasturtean zehar.

Pertsona hautatuak guztira 5 ikasgai emango ditu euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzan ikasturte osoan. Gainera, lanaldi osoko lan-karga Unibertsitatean gaztelaniazko 2 irakasgaiekin osatuko du.

Chicagoko Unibertsitateak gaztelaniako atalerako hautaketa prozesu propioa egingo du aldi berean, beraz euskara eta euskal kulturako irakurle hautagaiek Chicagoko Unibertsitateko hau­taketa-prozesura ere aurkeztu behar dute. Horretarako, eskaera aurkeztu behar dute Chicagoko Unibertsitateko Chicagoko Unibertsitateko errekrutatze akademikoko enplegu-gunearen bidez. Beraz, eskaera bikoitza egin beharko dute deialdian interesa dutenek: Eusko Jaurlaritzaren egoitza-elektronikoan eta Chicagoko Unibertsitatearen enplegu atarian.

Pertsona hautatuak 2024ko irailaren 15a baino lehenago Chicagoko Unibertsitatera bidaiatu beharko du, klaseak ematen hasteko. Hautatutako irakurlea gehienez 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan.

Hautagaitzak proposatzeko epea otsailaren 23ra arte egongo da zabalik. Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan aurki daiteke.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu