University of California Santa Barbaran irakurle izateko deialdia irekiko da aurki

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-06-27

Etxepare Euskal Institutuak eta University of California Santa Barbarak (AEB) sinatutako hitzarmenari esker, irakurlea hautatzeko deialdia zabalduko da uztailaren 4ean. Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Euskara eta euskal kulturako irakurlea lehiaketa publikoaren hautatuko da eta 2022-2023ko bigarren seihilekoan eta 2023-2024 ikasturtean, euskara eta euskal kulturako ikastaro espezializatuak eskainiko ditu.

Irakurlearen lanen artean izango dira euskara eta euskal kulturaren programa didaktikoa egitea; ekintza akademikoak antolatzea euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz; eta tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.

2023-2024 ikasturte amaiera arte emango ditu klaseak, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Kontratuaren luzapena urtez urte egingo zaio irakurleari. Gehienez ere 4 ikasturte osatu arte izan liteke irakurle postuan.

UCSB-ko Euskal Ikasketen Zentroak Euskal Herriaren historia, kultura eta hizkuntzaren irakaskuntzan eta ikaskuntzan egiten du lan, besteak beste. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, UCSBko Euskal Ikasketen Zentroak euskal gaiei buruzko ikerketa-proiektuak ere sustatzen ditu.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu