Université Sorbonne-Nouvelle: ‘Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago’
Euskara. Kultura. Mundura.

-
17Mar 2022
Paris
«Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans après» (Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago) konferentzia antolatu du Parisen, Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean (Amphithéâtre B, Campus Censier), bertako Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak. Martxoaren 17an izango da solasaldia, ostegunean, 17:00etatik 19:00etara.
Hurrengoak izango dira hizlariak: Caroline Guibet Lafaye Lisst-eko (CNRS – Université Toulouse Jean Jaurés) ikerketa zuzendaria; Jean Pierre Massias zuzenbide publikoko irakaslea Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA) unibertsitatean eta trantsiziozko zuzenbidean aditua; Anaiz Funosas, Bake Bidea bake prozesuaren aldeko herri mugimenduko lehendakaria; Thomas Lacoste ‘Pays basque & liberté – Un long chemin vers la paix’ (2020) dokumentalaren Zuzendaria; eta Teresa Larruzea, Etxepare Euskal Institutuko irakurlea, euskara irakaslea Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean.