Universitat Leipzig: Aiora Sampedro Alegria

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 26
    Urt 2022
    01
    Ots 2022
    Leipzig

Urtarrialaren 26tik otsailaren 1era, Aiora Sampedro Alegría, Salamancako Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, Leipzigeko unibertsitateko euskarara eta euskal kulturaren irakurletzan hartuko du parte, Erasmus+ programari esker. IALT Hizkuntzalaritza Aplikatuko eta Translatologiako Institutuan kokatuta dagoen euskal irakurletzarekin elkarlanean aritzeaz gain sinposio ireki bat ere eskainiko du.

Literatur Ikasketetan eta Literatura Konparatuaren esparruan kokatutako ‘Configuration of the Basque Literary System from the Polisystemic Perspective by Prof. Itamar Even-Zohar’ sinposioan, Sampedro Alegriak euskal sistema literarioaren egungo konfigurazioa aztertuko du, Itamar Even-Zohar irakaslearen ikuspegi polisistemikotik. Itamar Even-Zohar. Horretarako, pentsalari israeldarraren ikerketetan oinarrituta, euskal kultura-sistemaren egitura deskribatuko du hizlariak, eta bere doktorego-tesiaren emaitzetan oinarrituta XXI. mendearen hasieran gertatutako aldaketak kuantifikatuez arituko da (idazleak, argitaletxeak edo kontsumitzaileak), sistemako aktoreen pisuari, aniztasunari edo eraginari dagokienez.

Mintegi irekia izango da, baita unibertsiatetkoak ez direnentzat ere. Ingelesez emango da eta ez da aldez aurreko ezagutzarik behar. 2022ko urtarrilaren 26an, 13: 15ean, hurrengo ZOOM-estekan egingo da: https://uni-leipzig.zoom.us/j/7110496564

Informazio edo galderarik izatekotan, jarri harremanetan Leipzigeko unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurlearekin: Amaia Orbe Barrio.

Euskal literatura-sistema garaikidea

2018tik Salamancako Unibertsitateko irakasle atxikia da Sampedro Alegria. Euskara eta kulturari buruzko eskolak ematen ditu eta irakaskuntza bere ikerketa interesekin uztartzen du: literatura konparatua eta literaturaren soziologia euskal literaturaren eremura aplikatuta. Euskal Ikasketeten Gradua eta literatura Konparatua eta Literatur Ikasketen Masterra egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU).

Egun, doktorego-tesia egiten ari da EHUn, Literatura Konparatuko eta Literatur Ikasketetako doktorego-programan. Bere doktore-tesiak, ‘Euskal literatura-sistema garaikidea polisistemen teoriatik abiatuta: Harkaitz Cano, kasu-analisia’, euskal literatura-sistemaren bilakaera ikuspegi soziologikotik aztertzen du, Itamar Even-Zohar irakaslearen metodologia polisistemikoari arreta berezia eskainiz. Metodologia horri esker, euskal literatura garaikidearen merkatuak eta errepertorioak dituzten joerak aztertu hala izan ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu