Universität Konstanz: euskara eta kulturaren sustapena nazioartean

Euskara. Kultura. Mundura.

Universität Konstanz: euskara eta kulturaren sustapena nazioartean
  • 28
    Api 2022
    Konstantza

Universität Konstanz-eko euskara eta katalaneko irakurletzen 10. urteurrena ospatzeko, mahai ingurua antolatu du alemaniar unibertsitateak datorren hilaren 28rako. Hizkuntza ez hegemonikodun kulturen inguruan ariko dira, katalana eta euskara erdigunera ekarrita. Ekitaldi irekia izango da. 19:00etan, A703 aretoan. Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariak parte hartuko du.

Euskararen Agenda Estrategikoa izango du hizpide Iztuetak, hau da, euskara eta kulturaren sustapena nazioartean. Euskal Herriko eta Kataluniako independentzia handigorako aldarrikapenen arrazoiak eta ondorioak aztertuko dituzte gainerako hizlariek, eta horri lotutako gatazka politikoa. Baita ere, euskarak eta katalanak eta berauen kulturek gatazka honetan izan duten papera.

Mahai inguruko partaideak literatura eta kultura zientzialari bat (Pere Joan Tous irakasle katedraduna, Konstanz-eko Unibertsitatea), hizkuntzalari bat (Johannes Kabatek irakasle katedraduna, Zuricheko Unibertsitatea), eta politologo bat (Christina Zuber irakasle katedraduna, Konstanz-ko Unibertsitatea) izango dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu