"Una esvástica sobre el Bidasoa" eta "Democracia" euskal filmak saritu dituzte Nantesko zinemaldiko sail ofizialean
Euskara. Kultura. Mundura.
Una esvástica sobre el Bidasoa dokumentala, Alfonso Andresek eta Javier Barajasek zuzendua, eta Borja Cobeagaren Democracia film laburrak, Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko sail ofizialean sari bana jaso dute. Lehenak, Dokumental Onenaren Saria eskuratu du, eta bigarrenak berriz, Film Labur Onenaren Saria merezi izan du. Zorionak!
Una esvástica sobre el Bidasoa lanak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan zuen. Naziek Bigarren Mundu Gerra bete-betean zela Euskal Herrian filmatu zuten Im lande der Basken (Euskaldunen lurrean) filmari buruzko dokumentala da Alfonso Andres eta Javier Barajasek zuzenduriko hau. Democracia berriz, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Euskal Institutuak sustatutako Kimuak 2013 katalogorako hautatua izan zen. Borja Cobeagaren komedia honetan, enpresa bateko kudeatzaileak langile guztiak bilerara deitu ditu urgentziaz, eta plan ausart bat proposatuko die, haien adoreari goian eusteko asmoz.
Inoizko euskal partaidetzarik handiena izan du aurten Nantesko jaialdiak, Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Euskal Institutuak gaur egun bultzatzen duten sustapenari esker. Euskal zinemari eskainitako Fenêtre Basque atalean zortzi euskal film luze eskaini dituzte, eta Kimuak 2013 bildumako zazpi film labur ere ikusgai izan dira. Jaialdiko Filmer au féminin/Le féminin filmé atalean ere bi euskal produkzio eman dituzte, Panorama sailak beste hiru euskal produkzio eskaini ditu; emakumezko zinemagile euskaldunen partaidetza ere izan da bestelako. Gainera, Barbara Goenaga epaimahaiko buru lanetan aritu da eta Imanol Uribe epaimahaikide izan da .
Zinemaldiak Alex De la Iglesia. La passion de tournerliburuaren aurkezpena ere hartu du bere baitan, Rouge Profond argitaletxeak plazaratu du jaialdiarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean. Euskal zinemaz argitaratzen den gisa honetako lehen liburua da, frantzesera itzuli dena eta nazioarte mailako zabalkundea izango duena.

Jorge Fuenbuenaren irudietan, Alfonso Andrés eta Javier Barajas euren sariarekin, Aizpea Goenaga Borja Cobeagak eskuratutako saria haren izenean jasotzen, eta jaialdiko amaiera ekitaldiko gonbidatuen talde argazkia.