UCLAn irakurle izateko deialdia zabaldu da
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta University of California in Los Angelesek (AEB) sinatutako hitzarmenari esker, irakurlea hautatzeko deialdia zabaldu da martxoaren 31n. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maitzaren 2ra arte zabalik egongo da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (2023ko apirilaren 1etik).
Euskara eta euskal kulturako irakurlea lehiaketa publikoaren hautatuko da eta 2023-2024 ikasturtean euskara eta euskal kulturako ikastaro espezializatuak eskainiko ditu.
Irakurleak hiru euskara-ikastaro emango ditu Los Angelesko UCLA unibertsitatean, unibertsitateko programa jarraituaz. Hautatutako irakurleak bere lanaldia ikasturteko espainiar hizkuntzako edo arlo horretako bi ikastaro emanez osatuko du, departamentuaren beharren arabera, irakasle elkartuaren postuaren % 100eko lan-karga osatu arte. Gainera, irakurleak zerbitzu, kultura, ikerketa eta dibulgazioko jarduerak egingo ditu Euskal Ikasketekin lotuta.
Pertsona hautatua 2023ko irailaren 1etik egongo da unibertsitatean (izapideak eta prestakuntza egiteko), 2023ko irailaren 28an klaseak ematen hasi aurretik. Hautatutako irakurlea gehienez hirugarren ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan.
2023-2024 ikasturte amaiera arte emango ditu klaseak, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Kontratuaren luzapena urtez urte egingo zaio irakurleari. Gehienez ere 4 ikasturte osatu arte izan liteke irakurle postuan.
UCLAko Euskal Ikasketen Departamentuak Euskal Herriaren historia, kultura eta hizkuntzaren irakaskuntzan eta ikaskuntzan egiten du lan, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan.
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan aurki daiteke.