Trovam Pro Weekend azoka profesionalerako proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-02-26

Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren zortzigarren edizioa azaroaren 11tik 14ra egingo dute.  Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia apirilaren 24a arte egongo da irekita. Hemen aurkez dezakezu zure proposamena.

Lehen aldiz Basque Music plataformak showcase bat antolatuko du Castelló hirian egiten den musikaren topaketa profesionalean. Kontzertu honetan parte hartuko duen proposamena jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Horretarako, Basque Music Showcase-an parte hartu nahi duten musikariek deialdi ofizialean eman beharko dute izena (apirilaren 24a baino lehen).

Trovam Pro Weekend-en antolakuntza arduratuko da showcase honetan parte hartuko duen bakarlaria edo taldea aukeratzeaz.

Basque Music-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu