Transpoesie: Harkaitz Cano

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 26
    Ira 2024
    28
    Ira 2024
    Brusela

Transpoesie EUNICek, Europako Batasuneko kultura institutuen sareak, Europaren hizkuntza aniztasuna ospatzeko Bruselan, Europaren bihotzean, sustatzen duen jaialdia da. Irailaren 26an ospatzen den Hizkuntzen Europako Egunarekin bat egiten du, hain zuzen ere.

Hamalaugarren edizio honetan surrealismoa izango du ardatz, mugimendu honen mendeurrena betetzen den urtean. Irailaren 26tik 28ra, mahainguruak, poesia emanaldiak, idazketa saioak eta bestelako ekintzak antolatuko dira Brusela osoan zehar. Eta poesia nonahi agertuko da espazio publikoan: leihoetan, ateetan, erakusleihoetan, garraio publikoan… Hogei poetak beren olerkiak partekatuko dituzte, bakoitzak bere hizkuntzan, bakoitzak bere istorioa. Lan hauek jatorrizko hizkuntzan aurkeztuta (frantsesera eta neerlanderara ere itzuli dira), Tranpoesiek Europaren hizkuntza-aniztasunaren adierazpen poetikorako plataforma dinamikoa izan nahi du.

Gaztelania, hungariera, alemaniera, neerlandera, italiera, portugesa edota frisierarekin batera (20 hizkuntza guztira) euskara ere ospakizunaren parte izango da. Harkaitz Cano idazleak ordezkatuko du euskara Transpoesien. Irailaren 26an poesia irakurketa batean hartuko du parte jaialdiaren irekieran, Citizen’s Gardenen, eta Luxenburgoko enbaxadan.

Euskal literaturari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu