Toronto International Festival of Authors: Danele Sarriugarte, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi
Euskara. Kultura. Mundura.
-
22Ira 202202Urr 2022Toronto
Irailaren 22tik urriaren 2ra egingo dute Toronto International Festival of Authors nazioarteko literatura jaialdia eta bertan izango dira Danele Sarriugarte, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi.
Hilaren 28an bertso saioa egingo dute, Bertsolaritza? The original poetry slam! ekitaldian. Bertsolaritzaren inguruan ere ariko dira, kontestua emateko burutuko duten jardunari., 18:00etan, Harbourfront Centre-en.
Bestalde, ‘Mundua beste hitzetan: euskal idazleak elkarrizketan’ mahai ingurua egingo dute irailaren 30ean, 14:30ean, Harbourfront Centre-en baita ere.
Euskal literaturgintzaz eta euskaraz gain, hizkuntzaren botere eta sormenerako gaitasunaren inguruan ariko dira, ahozko, idatzizko eta itzulitako hitzetan jarriz arreta.
Urtero egiten den azoka hau nazioartean da ezaguna. 1980an egin zen lehenengoz, munduko literatura garaikideko idazlerik onenak biltzeko xedearekin. Besteak beste, irakurketak, elkarrizketak, mahai-inguruak eta solasaldiak barne hartzen ditu. Era berean, hainbat sari banatzen dituzte jaialdian.