Tipi-tapa, tipi-tapa... badator 20. Korrika!
2017/02/06
Euskara. Kultura. Mundura.
Badator 20. Korrika, eta aurten ere Etxepare Euskal Institutuak bat egingo du euskararen aldeko aldarriarekin. Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzetan #BaTzuk mezuarekin bat egin eta korrika txikiak antolatuko dira. Tipi-tapa tipi-tapa, mundu osoan zehar euskara ikasten duten ikasleek ere eramango dute euskal hizkuntzaren lekukoa txoko guztietara.

Gainera, Etxeparek eta Korrikak bideo lehiaketa bat jarri dute abian Institutuaren irakurletzetako ikasleen artean, ekimen handi honek zabaltzen duen mezua bere egin eta haiek ere izan daitezen Korrikaren parte.
Martxoaren 30etik apirilaren 9ra, Korrikaren lekukoak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, Otxandiotik Iruñera, #BatZuk mezua zabalduaz, hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaira gonbitea eginaz: mundu unibertsalagoa sortzera. Bat egitera. Zuk egitera. Euskaraz.
Euskara da kanpora eta denok Korrika-ra!