Teatro Paraíso konpania IPAY azoka garrantzitsuan, Pittsburgen
2014/01/13
Euskara. Kultura. Mundura.
2014.01.13 Teatro Paraíso haur eta gazteentzako antzerki zentroak urtarrilaren 22tik 25era bitartean Pittsburg (AEB) hirian burutuko den IPAY, International Performing Arts for Youth 2014 azokan parte hartuko du, 1-4 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Kubik"antzezlana aurkeztuz. Euskaldunekin batera, Kanada, Australia, Irlanda eta Herbeheretako konpainiek erakutsiko dituzte beren lanak azokan. Nazioarte mailako 17 sorkuntza erakutsiko dituzte guztira gazteei zuzendutako arte eszenikoen erakusleiho profesional ezagunenetakoan.
2014.01.13 Teatro Paraíso haur eta gazteentzako antzerki zentroak urtarrilaren 22tik 25era bitartean Pittsburg (AEB) hirian burutuko den IPAY, International Performing Arts for Youth 2014 azokan parte hartuko du, 1-4 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Kubik" antzezlana aurkeztuz. Euskaldunekin batera, Kanada, Australia, Irlanda eta Herbeheretako konpainiek erakutsiko dituzte beren lanak azokan. Nazioarte mailako 17 sorkuntza erakutsiko dituzte guztira gazteei zuzendutako arte eszenikoen erakusleiho profesional ezagunenetakoan.
Hirugarren aldia du Teatro Paraísok IPAY jaialdian: 2011. urtean "(In the Garden) Lorategian" antzezlanarekin joan ziren – ondorioz birak egin zituzten gero, 2013an, AEBetan eta Kanadan-. Eta 2012an “Kubik” antzezlanaren zatitxo bat aurkeztu zuten: haren harrerari esker gonbidatu dituzte aurten antzezlan osoa erakustera. Bidaia horietarako Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du taldeak.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, 2012ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala eman zion konpaini euskaldunari, bere ibilbide artistikoagatik eta Gasteizen garaturako publikoa erakarri eta hezteko proiektuen berezitasunagatik.