Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Ttanttaka Teatroa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Api 202329Api 2023Bogota
Bogotako (Kolonbia) Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak Ttanttaka Teatroaren bi antzezlaz aurkeztuko ditu – ‘Sexberdinak’ eta ‘Semea pixka bat moten dabil soilik’- , lau pasetan, euskal arte eszenikoei eskainitako ‘Ventana Vasca’ programa bereziaren baitan. Apirilaren 25etik 29ra izango dira emanaldiak, 20:00etan (GMT -5), Teatro Estudio aretoan.
‘Sexberdinak’ obra Mireia Gabilondok zuzendutako obra da, Kepa Errastik eta Telmo Iruretak idatzita. Ziklo honetan eskainiko diren emanaldietan, Telmo Irureta eta Miren Arrietak interpretatuko dituzte pertsonaia nagusiak. Bi lagunen arteko hazkunde pertsonaleko istorioa kontatuko dute, umorez eta minez betea. Ekoizpen lan onenaren saria jaso berri du Ttantaka Teatroak Max sarietan, ´Sexberdinak´ obrarengatik.
‘Semea pixka bat motelago dabil soilik’ Ivor Martinic antzerkigile kroaziarraren testu arrakastatsuan oinarritutako muntaia da.
- Apirilaren 25ean, 20:00etan: ‘Sexberdinak’.
- Apirilaren 26ean, 20:00etan: ‘Sexberdinak’.
- Apirilaren 28an, 20:00etan: ‘Semea pixka bat motelago dabil soilik’.
- Apirilaren 29an, 20:00etan: ‘Semea pixka bat motelago dabil soilik’.
Sarrerak Teatro Mayorreko webgunean eskuratu daitezke.
Ventana Vasca
Kolonbiako hiriburuko Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak ‘Ventana Vasca’ programa berezia antolatu du bigarren urtez jarraian, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.
- Apirilaren 25eatik 29ra, Ttanttaka Teatroa.
- Abuztuaren 22tik 26ra, Kukai Dantza konpainia.