Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Kulunka Teatro
Euskara. Kultura. Mundura.
-
26Api 202427Api 2024Bogota
Bogotako (Kolonbia) Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak Kulunka Teatro-ren ‘André y Dorine´ antzezla aurkeztuko du, bi pasetan, euskal arte eszenikoei eskainitako ‘Ventana Vasca’ programa bereziaren baitan. Apirilaren 26an era 27an izango dira emanaldiak, 20:00etan (GMT -5), Teatro Estudio aretoan.
´André y Dorine´-k adineko bikote baten maitasun-istorio hunkigarria kontatzen du. Alzheimerrak bizitza astindu die.´ Testurik gabeko antzezlana da, eta maskararen hizkuntza erabiltzen du bizitza kontatzeko eta bi protagonistaren (André idazmakinarekin, Dorine biolontxeloarekin) arteko topaketa kontatzeko. Protagonistek beren maitasuna asmatzen dute oroitzapenen irenslea istorioaren antagonista bihurtu ahala.
Etxepare Euskal Institutua eta Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo
Kolonbiako hiriburuko Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak ‘Ventana Vasca’ programa berezia antolatu du bigarren urtez jarraian, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, euskal sorkuntzaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.