Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Kukai Dantza
Euskara. Kultura. Mundura.
-
22Abu 202326Abu 2023Bogota
Bogotako (Kolonbia) Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokian Kukai Dantza konpainiak bi obra aurkeztuko ditu – ‘Desde mi txoko’ eta ‘Yarin- , lau pasetan, euskal arte eszenikoei eskainitako ‘Ventana Vasca’ programa bereziaren baitan. Abuztuaren 22tik 26ra izango dira emanaldiak, 20:00etan (GMT -5), Teatro Estudio aretoan.
‘Desde mi txoko’ obran Jon Maya dantzariak bere alderdirik intimoena erakusten du, dantza tradizionaletik dantza garaikidera doan bidaian. ‘Yarin’-ek aldiz kulturen arteko topaketa proposatzen du, zeinetan Jon Maya dantzaria eta Andrés Marín bailaorea, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean topatzen diren.
- Abuztuaren 22an, 20:00etan: ‘Desde mi txoko’.
- Abuztuaren 23an, 20:00etan: ‘Desde mi txoko’.
- Abuztuaren 25ean, 20:00etan: ‘Yarin’.
- Abuztuaren 26an, 20:00etan: ‘Yarin’.
Sarrerak Teatro Mayorreko webgunean eskuratu daitezke.
Ventana Vasca
Kolonbiako hiriburuko Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak ‘Ventana Vasca’ programa berezia antolatu du bigarren urtez jarraian, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.
- 2023ko apirilaren 25eatik 29ra, Ttanttaka Teatroa.
- 2023ko abuztuaren 22tik 26ra, Kukai Dantza konpainia.