Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Amaia Elizaran

Euskara. Kultura. Mundura.

Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo: Amaia Elizaran
  • 29
    Uzt 2022
    Bogota

Bogotako (Kolonbia) Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokian Amaia Elizaranen ‘Mar’ ikuskizuna ikusi ahal izango da uztailaren 29an, 20:00etan.

‘Mar’ zuzeneko musika duen garaikideko ikuskizuna da. Bertan, pertsona bakoitzaren nortasunak garrantzia hartzen du giro inguratzailea sortzeko: dena aldatzen da itsaso horri begiratzen diozun bitartean. Aldaketa ozta-ozta antzematen da, bilakaera isila, lasaia, irmoa, geldiezina. Bare dagoenean, badirudi itsasoa aldaezina dela, ez dela mugitzen. Hala ere, bere baretasunean mugimendu hautemanezin eta, aldi berean, hipnotiko bat dauka, itxurazko homogeneotasun-sentsazioa hausten duena.

Colombiako Teatro Mayor-ekin sinatutako akordioari esker, euskal leiho honek musika, antzerkia eta dantza emanaldiak eskaini ditu: Lumi, Amaia Elizaran, Sigma Project eta La Dramática Erranteren ‘Altsasu’ ikuskizuna.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu