Festival Internacional Teatro a Mil: Deabru Beltzak
Euskara. Kultura. Mundura.
-
11Urt 202420Urt 2024Santiago
Deabru Beltzak konpainiak Txileko Teatro a Mil Nazioarteko Antzerki jaialdian parte hartuko du urtarrilaren 11tik 20ra Txileko Santiagon eskainiko dituen hainbat emanaldiekin. Etxepare Euskal Institutuak, Teatro a Mil Fundazioarekin egindako hitzarmentaren ondorioz, konpainiak Txileko jaialdian izango duen parte hartzea eta mugikortasuna babestu du.
Deabru Beltzak ‘Tambords de feu’ obra aurkeztuko du Txilen eta bederatzi emanaldi egingo ditu Txileko Santiagoko kaleetan barrena. Emanaldi guztiak 21:30ean (GMT -3) hasiko dira, eta doakoak izango dira. Programazio osoa kontsultatu daiteke hemen.
Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko eragileekin elkarlanak eta hitzarmenak egiten ditu euskal kultura eta euskal sortzaileak nazioartera eramateko. Santiago a Mil Nazioarteko Jaialdia (jatorriz Teatro a Mil Jaialdia) Txilen urtero urtarrilean egiten den arte eszeniko, plastiko eta grafikoen jaialdia da. Teatro a Mil Fundazioak antolatuta, 1994an sortu zenetik jaialdiak bost kontinenteetako 48 herrialdetako 1.677 ikuskizun aurkeztu ditu, 11 milioi ikusle inguru bildu dituztenak.