Teatro a mil: ‘Cruzades’

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 21
    Urt 2025
    26
    Urt 2025
    Santiago

1994az geroztik, urtarrilero, Santiago hiriburua eta Txileko hainbat hiri eszenatoki ezin hobea bihurtzen dira arte eszenikoetara hurbiltzeko. Hiru astez, Teatro a mil jaialdia sorkuntza garaikideari so egiteko gune pribilegiatua da, bikaintasun artistikoaren eta garrantzia sozial eta politiko handiko proposamenen alde egiten duena.

Bere nazioarteko programazioaren baitan, Festival Teatro a Mil 2025 jaialdiak ‘Cruzades’, Kukai Dantzaren dantza ikuskizuna aurkezten du, beren gorputzen mugimenduaren bidez hitz egiten duten bi dantzari protagonista dituena. Jatorria (Euskal Herria) partekatzen dute, baina ez tradizioak, oso desberdinak baitira.

Nerea Vesgak eta Adriana Bilbaok sustraitik begiratzen diote arteari. Nerea Vesga bere tradizioari, euskal dantzari, begira dagoen dantzaria da. Adriana Bilbao flamenkoaren iratxoak harrapatu zuen, eta haren bidez adierazten da agertokian.

Bi dantza estilo irudikatzen dituzte, bi lengoaia, bi begirada garaikide sustraiei. Elkarrekin hitz egiten dute eta dantzaren bidez elkar ulertzen dute. Sustraien eta identitatearen arteko ezberdintasuna ez da eragozpena; aitzitik, sustrai horiek zabaltzeko aukera bat dira.

Obrak mugimendu desberdinei buruzko hausnarketa artikulatzen du. Nerea euskal dantzaren arintasunarekin, Adriana, beso eta takoi adierazkorrekin agertokia bere flamenkoarekin kolpekatuz. Tradizioak berreskuratzen dituen elkarrizketa bat, hauek nola gerturatzen eta urruntzen gaituzten nabarmentzen duena, historiak partekatu bat, eta aldi berean, bakarra.

Ikuskizunak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du. Bost emanaldi izango dira guztira, urtarrilaren 21etik 26ra, 20:00etan, Espacio Matta kulturgunean, Santiagoko eremu metropolitanoan kokatzen den La Granja hirian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu