Tanttaka Teatroa, Antzerki Enpresarik Onena Max sarietan. Zorionak!
2014/05/27
Euskara. Kultura. Mundura.
Tanttaka Teatroa konpainia euskalduna aurtengo Antzerki Enpresa Onenaren edo Ekoizpen Pribatu Onenaren Max saria eskuratu zuen atzo Madrilen, “Soinujolearen semea" eta "Komunikazioa / Inkomunikazioa" obrengatik. Antzerki enpresek gaur egun egin behar izaten duten esfortzu itzela nabarmendu zuen Tanttakako Fernando Bernuések saria jasotzerakoan, kulturak esparru publikoan izan beharko lukeen presentzia aldarrikatuz: “nire ustetan, bizirautearen eta bizitzearen arteko ezberdintasuna kulturan dantza, eta harrigarria da kultura etengabe gutxiesten dutela ikustea; hori egiten dutenei lana zailtzea da gure lana”.
Saria eskuan zuela, “entsegu gela pribilegio bat bilakatzea lortzen duten” lankide guztiak ere izan zituen gogoan Bernuések, bereziki Mireia Gabilondo eta Kike Díaz de Rada aspaldiko bidaideak. Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Principal antzokiei ere eskerrona adierazi zien, "gune publikoa topagune bihurtzen dutelako”.
1982. urtean sortu zen Tanttaka Teatroak bazituen bi Max aurretik ere: duela 15 urte Antzerki Moldaketa Onenaren Max saria eman zioten"El Florido Pensil" obrari esker, eta duela bost Max Errebelazio saria jaso zuen, Kukai Dantza konpainiarekin batera sortutako “Hnuy illa" lanagatik.
Max Sarietan estatu mailako urteko ekoizpen eszeniko onenak saritzen dituzte urtero. Juan Diego Bottoren “Un trozo invisible de este mundo” obra izan da aurten denen artean nabarmendu dena, lau Max Sari eskuratuta.
Tanttaka Teatroa konpainia euskalduna aurtengo Antzerki Enpresa Onenaren edo Ekoizpen Pribatu Onenaren Max saria eskuratu zuen atzo Madrilen, “Soinujolearen semea" eta "Komunikazioa/ Inkomunikazioa" obrengatik. Antzerki enpresek gaur egun egin behar izaten duten esfortzu itzela nabarmendu zuen Tanttakako Fernando Bernuések saria jasotzerakoan, kulturak esparru publikoan izan beharko lukeen presentzia aldarrikatuz: “nire ustetan, bizirautearen eta bizitzearen arteko ezberdintasuna kulturan dantza, eta harrigarria da kultura etengabe gutxiesten dutela ikustea; hori egiten dutenei lana zailtzea da gure lana”.
Saria eskuan zuela, “entsegu gela pribilegio bat bilakatzea lortzen duten” lankide guztiak ere izan zituen gogoan Bernuések, bereziki Mireia Gabilondo eta Kike Díaz de Rada aspaldiko bidaideak. Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Principal antzokiei ere eskerrona adierazi zien, "gune publikoa topagune bihurtzen dutelako”.
1982. urtean sortu zen Tanttaka Teatroak bazituen bi Max aurretik ere: duela 15 urte Antzerki Moldaketa Onenaren Max saria eman zioten"El Florido Pensil" obrari esker, eta duela bost Max Errebelazio saria jaso zuen, Kukai Dantza konpainiarekin batera sortutako “Hnuy illa" lanagatik.
Max Sarietan estatu mailako urteko ekoizpen eszeniko onenak saritzen dituzte urtero. Juan Diego Bottoren “Un trozo invisible de este mundo” obra izan da aurten denen artean nabarmendu dena, lau Max Sari eskuratuta.
Argazkia: "Komunikazioa / Inkomunikazioa" (Tanttaka Teatroa)