Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdiko ebazpena argitaratu dute
Euskara. Kultura. Mundura.
Gala Knörr (Vitoria-Gasteiz, 1984) artista hautatu dute Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdian, Amberesen egonaldi artistikoa egiteko. "Passion Social Cafe” proiektua garatuko du Morphon egingo duen egonaldi artistikoan. Egoitza honetan, Knörrek aisialdiko arkitekturen historia ikertuko du, bere garaian proletarioen lanak betetzen zituen espazioen berrerabilpena, batez ere laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetako neoliberalismoak areagotutako krisietatik eta ekintza iraultzaile gisa gozatzetik abiatuta.
Morphok eta Tabakalerak batzorde misto baten bitartez aukeratu dute ‘Passion Social Cafe’ proiektua. Erakunde bakoitzeko ordezkariek eta kanpoko eragileek osatuta egon da batzordea, eta proiektua irizpideren arabera ebaluatu dute: berrikuntza eta originaltasuna, proiektuaren kalitatea eta sormena, proiektuaren koherentzia, proiektuaren bideragarritasuna eta jarduera artistikorako kanalak sortzeko gaitasuna Morphoren egonaldi-programaren testuinguruan.
Egonaldi hau euren praktika artistikoa Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan edo Euskal Hirigune Elkargoan garatzen duten eta Morphon (Anberes, Belgika) testuinguru artistiko berriak esploratu eta praktikan jartzen dituzten bitartean, euren ibilbide artistikoa zabaldu nahi duten artistei zuzenduta dago. Tabakalerak eta Morphok, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin abiatutako deialdia izan da.
Gala Knörr diziplina anitzeko artista bisuala da, pinturan, bideoan eta instalazioan lan egiten du. Bere lanak identitatearekin, teknologiarekin, komunikabideekin, satirarekin eta herri kulturarekin lotutako gaiak aztertzen ditu.
Bere lanak Guggenheim Museoan (Bilbo), DA2n (Salamanca), CentroCentron (Madril), La Casa Encendidan (Madril), Genalguacil Pueblo Museon (Genalguacil), Fundación Carlos de Anberesen (Madril), ACME Aretoan (Mexiko CDMX), Centro Cultural Montehermoson (Vitoria-Gasteiz), SB34n (Brusela), Museo Memoria de Andaluzian (Fundación CajaGranadan (Granada), Museu de Belles Arts (Castelló de la Plana), La Térmican (Malaga), Fabra i Coats Fàbrica de Creació (Bartzelona), Torre de Ariz (Basauri)
Hitzaldiak eta tailerrak eman ditu UGRko Arte Ederren Fakultatean (Granada), EHUko Letren Fakultatean (Gasteiz), CENDEACen (Murtzia), Cidade da Culturan (Santiago de Compostela), CIC El Almacenen (Lanzarote), Can Felipan (Bartzelona), Zas Espazioan (Gasteiz), Azkuna Zentroan (Bilbo) eta Saatchi Galleryn (Londres).