Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdia
Euskara. Kultura. Mundura.
Artisten mugikortasuna babesteko, horretan laguntzeko eta artisten arteko truke kulturala eta diziplina-aniztasuna sustatzeko, Morpho eta Tabakalerak sorkluntza zentroek egonaldi-programa bat jarri dute abian, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin.
Deialdi hau euren praktika artistikoa Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan edo Euskal Hirigune Elkargoan garatzen duten eta Morphon testuinguru artistiko berriak esploratu eta praktikan jartzen dituzten bitartean, euren ibilbide artistikoa zabaldu nahi duten artistei zuzenduta dago. Deialdiaren oinarriak kontsultatu daitezke hemen. Proposamenak bidaltzeko epea 2024ko urtarrilaren 8an amaituko da.
Egonaldiak, hamaika aste iraungo du, eta lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu proiektu artistiko bat garatzeko. Egonaldia 2024ko urritik abendura egingo da Morphon (Anberes, Belgika).
Jasotako proposamen guztien artean proiektu bat aukeratuko da. Ingelesa jakin behar da, maila aurreratuan edo, gutxienez, erdi-mailan.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko: pgaraikideak@tabakalera.eus
Vlaanderen - Baskenland
Ekimena Vlaanderen - Baskenland proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Proiektu horren helburua Flandrian eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea da, kulturaren eta sorkuntza garaikidearen esparruan, eta bi lurraldeetako sortzaileen eta kultura-agenteen arteko topaketen emaitza da, 2021 eta 2022an egin zirenak. Vlaanderen Baskenland-ek jarraipena emango die 2023an eta 2024an Euskadirako estrategikoak diren eskualdeekin, hala nola Eskozia (Scotland Goes Basque) eta Quebec (Saion Quebec Pays Basque).