Sziget Festival: Hika Teatroa + Deabru Beltzak + Ertza
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Abu 202315Abu 2023
Budapest
Sziget Festival Europako musika eta kultura jaialdi handienetako bat da. Abuzturo ospatzen da, Budapesteko iparraldean (Hungaria), Obondako uhartean. 1.000 emanaldi baino gehiago egiten dira urtero.
Aurten abuztuaren 10etik 15era izango da, eta jaialdiaren programazio ofizialean hiru euskal taldek hartuko dute parte.
Abuztuak 10, 11, 12, 13, 14 eta 15
Deabru beltzak: ‘Les tambeurs de feu’
Ikuskizun honek, musika, piroteknia eta efektu bereziak nahasten ditu su primitibo eta erritmo sorginduen bidez ikusleen lilura sorrarazteko.
Deabru Beltzak 1996 urtean jaio zen Euskal Herriko hainbat aktoreen taldetatik aterata helburu konkretu batekin kale antzerkia diseinatzea eta sortzea.
Abuztuak 13 eta 14
Abu. 13 16:00 / Abu. 14 15:00
Ertza: ‘O Tempo Diz’
‘O Tempo Diz’ Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da.
Ertza, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.
Abuztuak 13 eta 15
Abu. 13. 16:00 / Abu. 15. 17:00
Hika Teatroa: ‘Gazte’
‘Gazte’ Hika Teatroaren ekoizpena da, Oinkari Dantza taldearekin elkarlan artistikoan. Ikuskizunean estetika eta lengoaia propio baten bilaketak eraginda, euskal dantza abiapuntu, dantza garaikidea, musika, ahotsa eta testua uztartzen dira.
Agurtzane Inxaurragaren zuzendaritzapean, Hika Teatroak 33 urte daramatza bere obretan poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa uztartzen. Bere ekoizpenek izaera sozial nabarmena dute eta ikuslea bere buruarekin etengabeko gatazkan jartzeko ahalegina egiten dute.