Suns Europe: La Basu

Euskara. Kultura. Mundura.

Suns Europre: La Basu
  • 30
    Abu 2020
    13
    Ira 2020
    Udine

Europako hizkuntza gutxituetan egindako musika eta arte eszenikoak erakustea helburu duen jaialdi eta lehiaketa honek ekitaldi berezia antolatuko du aire zabalean abuztuaren 30eanUdineko (Friuli) gazteluan kokaleku paregabea izango duen hitzordu honetan, besteak beste, La Basu rap abeslaria izango da.

Aurtengo panorama zailaren eraginez espero zenaren kontra, jaialdia ospatu egingo dela iragarri du Suns Europek bere Facebook orrialdean aste honen hasieran. Normalean udazken amaieran ospatzen den ekitaldi honek, aurten, udara amaieran izango du hitzordua, eta hizkuntza gutxituetan egindako musikaren hainbat kontzertuk osatuko dute egitaraua. Aire zabalean izateak dakar aurtengo bigarren ezberdintasun nagusia eta, noski, COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak beteko direla. Tartean, urtero izaten da euskal abeslariren bat edo beste; eta La Basu rap abeslari bizkaitarrak hartuko du lekukoa honakoan.

Abuztuaren 30eko ekitaldiaz gain, beste hainbat kontzertu ere antolatuko dituzte aurrerago. Bertan ere izango da talde euskaldunik; Paxkal Irigoyenek bi kontzertu eskainiko ditu, besteak beste, irailaren 12 eta 13an Udine inguruko herrietan.

Friuleraz “soinuak” esan nahi du “suns” hitzak. Mediterraneoko Alpeen eremuko komunitate gutxituen arteko topaketa bezala hasi zen 2009. urtean, baina 2015. urteaz geroztik egiten da gaur egungo eran: Europa osoko hizkuntza gutxituetan eginiko arte eszenikoen elkartrukerako jaialdi eta musika lehiaketa gisa. Etxepare Euskal Institutuak lagunduta, 2016az geroztik euskal talde eta artistak gehitu izan dira hitzordura.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu