Suns Europe hizkuntza gutxituen musika jaialdian izen-emateko epea, zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
Irekita dago Suns Europe jaialdian izena emateko epea. Udine hirian eta Frioli eskualdeko beste zenbait tokitan egingo da ekainaren 30etik uztailaren 15era lehenengo, eta azaroaren 26an, bigarrenik. Azken eklitaldi horretan parte hartu ahal izateko deialdia da orain abiarazitakoa. Informazioa kontsultatueta izen-ematea egiteko, klikatu hemen. Jatorrizko konposizioak bakarrik onartuko dira, Europako Hizkuntza gutxituren batean sortutakoak.
Hizkuntza gutxituak ardatz dituela, musika eta arte eszenikoetara bideratuta dagoen jaialdia da Suns Europe. Friuleraz ´suns´ hitzak ´soinuak´ esan nahi du. Suns Europe 2009an hasi zen, Alpeetako komunitate gutxituen arteko topaketa gisa, baina 2015etik aurrera gaur egungo eran egiten da: Europa osoko hizkuntza gutxituetan eginiko arte eszenikoen, zinemaren eta literaturaren arteko elkartrukerako jaialdi gisa.
Jaialdiaren helburua da hizkuntza komunitate txikien sektore kultural eta sortzaileak indartzea, batez ere arte garaikidea sustatzeko. Horren harira, hizkuntza gutxituen berme diren beste hainbat jaialdik ez bezala, Suns Europek kultura horiek ez ditu tradizio eta folklore moduan ulertzen, baizik eta etengabeko bilakaeran eta eraberritzean oinarritutako elementu moduan.