Suns Europe 2024: MICE

Euskara. Kultura. Mundura.

Suns Europe 2024: MICE
  • 11
    Urr 2024
    19
    Urr 2024
    Udine

2024ko urriaren 11tik 19ra Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian.

Hizkuntza gutxituak ardatz dituela, musika eta arte eszenikoetara bideratuta dagoen jaialdia da Suns Europe. Ekitaldia aukera bat da Europako komunitate guztiak beren hizkuntza-eskubideez, eta kultura-aniztasunak ondare, eskubide eta aukera bezala duen garrantziaz jabetu daitezen.

Larunbatean, urriaren 19an, egingo bada ere festibalaren final handia, Giovanni antzokian, aurreko egun guztietan kontzertu programazio zabala antolatu dute, baita literatura eta beste diziplina artistiko batzuk elkarbanatzeko topaketak ere. Euskaraz eta friulieraz gain, hizkuntza hauek entzun dira eta entzungo dira jaialdia amaitu bitartean: aromaniera, behe-saxoiera, erromantxera, faroera, gaelikoa eta katalana.

Euskara ordezkatzen Miren Narbaiza MICE ariko da larunbateko finalean. Bigarren kontzertua izango du; izan ere, lehenago, urriaren 17an, oholtzara igoko da. Niña Coyote eta Chico Tornado ere Udinen egon dira, jaialdiaren lehen asteburuan, bi emanalditan.

MICE

MICE Miren Narbaiza kantautorearen izengoitia da. Bere ahotsarekin esperimentatzeko kantuaren forma zalantzan jartzen duen leku intimoa. Emaitza atmosfera ilunez bustitako eta gitarra zorrotzez gidatutako abesti sorta bat da. 80ko hamarkadako post-punkaren eta 90eko hamarkadako indie rockaren artean harrapatuta, MICEk bere barruko ahotsa askatzen du euskaraz, bere ama hizkuntza.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu