Sormenezko literatura egonaldia Galizian (2023)

Sormenezko literatura egonaldia Galizian (2023) Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuak 1863 Literatur Egoitzarekin batera deialdia zabaldu du 2023ko azaroan euskal idazle batek Coruñan egonaldia egiteko.

Deialdiaren xedea euskarazko eta edozein literatura-generotako egileentzako egonaldia bat sustatzea da. Egonaldiaren helburua euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea da, baldintza onetan eta aldi berean kultura-bizitza aberatsa duen Coruñako testuinguruan murgilduta. Euskal idazle bati bere sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz heltzeko, testuinguru egoki batean eskaintzea du xede egonaldiak. 

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urtetik gora izatea eta gutxienez edozein generoko euskarazko liburu bat argitaratu izana.

 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2023/06/15 - 2023/07/15
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua - 1863 Literatur Egoitza
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}