Sorbonne Nouvelle: Euskal gatazka. Begirada literarioak, zinematografikoak eta feministak’ mahai ingurua
Euskara. Kultura. Mundura.
-
20Urr 2022Paris
Urriaren 20ean mahai ingurua egingo dute Parisko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean, 14:00etan, bertako Etxepare Euskal Institutuaren Irakurletzak antolatuta. ‘Le conflit basque. Regards littéraires, cinématographiques et féministes’ (Euskal gatazka. Begirada literarioak, zinematografikoak eta feministak) izeneko mahai inguruan, Euskal Herriko historia garaikidean barneratuko dira parte hartzaileak, Teresa Larruzea irakurleak gidatutako saioan.
Campus Nation –eko A608 aretoan izango da eta Teresa Larruzea irakurlearekin batera hartuko du pate Eider Rodriguez idazleak, Olatz Dañobeitia UPV/EHUko soziologoak, Lorea Azpeitia UPV/EHUko filologoak eta Thomas Lacoste Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko irakaslearen parte hartzearekin.
Lacostek "Ikusezintasuna. Ez ikusiarena egitea, ez-ikusiarena egitea. Tetralogia bati buruzko itzulera Euskal Herriko gatazkaren eraldaketa prozesuari buruz" hitzaldia egingo du; Rodriguezek "Bazterretatik kontatzea: generoa, identitate sexuala eta haurtzaroa euskal gatazkari buruzko literaturan" izenburukoa; Dañobeitiak "Emakumeen esperientziak Ezker Independentistan 90eko hamarkadan: genero erregimen ezberdinen arteko elkarrizketa"; eta Azpeitiak “Janisjoplin: nortasunaren eraldaketa gatazka politikoek zeharkatua” izenburuduna.