Soarte argazkilariaren irudi bat saritu du Argazki Artearen Nazioarteko Federazioak, Turkian
Euskara. Kultura. Mundura.
FIAP-ek, Argazki Artearen Nazioarteko Federazioak, Iñaki San Martin Soarte argazkilari elgoibartarrak aurtengo Elgoibarko San Bartolome jaietan, Txiki Egunean, ateratako argazki bat saritu berri du Turkian, Marmaris International Photography Festival lehiaketan. Brontzezko Domina eskuratu du Txikian Haundia izeneko argazkiak.
Estilo librean eta txuri-beltzean ateratako argazki digitalen kategorian eskuratu du saria Soartek, pasa den abuztuaren 25ean ateratako irudiarekin. Egun berean egindako bigarren argazki bat ere aukeratu zuen Federazioak lehiaketan parte hartzeko, azkenean bakarra saritu duen arren. India, Turkia, Iran, Bangladesh edo Saudi Arabiako argazkilariek lortu dituzte lehen sariak.
Ez da Soartek nazioarte mailan eskuratu duen lehen saria, baina hau berezia izan da oso, argakilariak Barren aldizkariari aitortu dion bezala: “Egun berezia da oso elgoibartarrontzat eta sari honekin urruneko lekuetan ere izango dute Txiki Egunaren berri, besteak beste, saritutako argazkiekin erakusketa antolatuko dute-eta urtarrilean”. Sari honen zatitxo bat Mauxitxa txarangarentzat ere badela adierazi dio aldizkariari Soartek, Txiki Eguna berezia bada, hein handi batean, haiei esker ere badelako.

Argazkia: Iñaki San Martin Soarte