Quebeceko ordezkariarekin bilera

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-09-22

Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Isabelle Dessureault, Quebeceko Iberiar Penintsularako ordezkariarekin batzartu da institutuaren egoitzan gaur goizean.

Bileran, kulturaren arloan, quebectar eta euskal erakundeak elkarrekin jorratzen ari diren proiektuak izan dituzte hizpide, horien artean pasa den martxoan abiatu zen Saison Québec Pays Basque egitasmoa, Quebec eta Euskadiko kultur eragileen arteko lankidetza, eta artista, sortzaile eta kultur industrien hartu-emana sustatu eta bi nazioen arteko lankidetza estutzea helburu duena.

Besteak beste, datozen hilabeteetan zehar euskal sortzaileek Quebeceko hainbat jaialditan izango duten parte hartzearen xehetasunak zehaztu dituzte eta 2022an zehar gauzatuko den programa osatzeko urratsak eman dituzte.

Horrekin batera, Larraza eta Dessureaultek Euskadi eta Quebecko zinea nazioartean ikusgai egin eta ezagutarazteko estrategiez jardun dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu