Quebec-ekin kooperazio teknikoa sustatzeko diru laguntza deialdia ireki da

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-07-23

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako idazkaritzak antolatuta, Quebec-ekin kooperazio teknikoa sustatzeko diru laguntzak eskainiko dira. Deialdia EAEko kultur eragileei zuzenduta dago eta proiektua aurkezteko azken eguna, 2019ko abuztuaren 8a da. Deialdi honetaz gain Quebec-ekin indartu nahi den kultur trukea sustatzeko hainbat ekimen gehiago ere burutuko dira.

Deialdiaren helburua nazioarteko Bazkide Estrategikoen Sarearekin harreman bilaterala sustatzea eta indartzea da. Eta horrela, euskal proiektuak internazionalki zabaltzea, kanpoan sortu daitezkeen aukerak identifikatzea, bertako kultur eragileak herrialde ezberdinetara gerturatzea eta kolaborazio estrategiko eta hartu-emanak sustatzea.

Deialdia uztailaren 19an aurkeztu da Euskadiko Agintaritzaren Aldizkarian eta eskaera epea argitaratua izan den momentutik, hamabost egun bitartekoa da. Bete beharreko baldintzak honakoak dira:

  • Helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • Pertsona juridiko pribatua izatea
  • Aurkeztutako proiektuak Quebecko kide baten partaidetza edo kolaborazio bilaterala ahalbidetzea.
  • Proiektua, iragarri den urte naturalaren barruan hasi behar da gauzatzen eta laguntzaren notifikazioaren ondorengo 12 hilabeteetan burutu behar da.

Quebecekin kooperazio teknikoko proiektuen finantzaketara bideratutako guztizko kopurua 40.000 eurokoa da. Proiektu bakoitzak jasoko duen laguntza ezingo da 5.000 euro baino gehiago izan eta era berean, laguntza ezingo da proiektuaren kostuaren %50a baino handiagoa izan.

Informazio gehiago Euskadiko Agintaritzaren Aldizkarian edo 945 01 81 42 telefonora deituta.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu