"Privolva Landing" txapeldun Madrilgo Koreografia Lehiaketan

2013/12/16

Euskara. Kultura. Mundura.

Madrilgo 27. Koreografia Lehiaketak, Estatu mailako txapelketa garrantzitsuenak, Olatz de Andresen "Privolva Landing" lanaren "koherentzia, edertasuna eta doitasuna" saritu nahi izan ditu, txapelketako lehen postua emanez.  

Natalia Balseiro,  Anna Lea Antolini, Alberto García, Cuqui Jerez eta Alberto Magno adituek osatu dute epaimahaia eta aho batez eman diote saria Olatz de Andrés, Isaac Erdoiza eta Pilar Andrés dantzariek taularatzen duten lanari. Ederki merezitako sari honek, Euskal Herriko dantza sortzaileak eta dantzariak punta-puntan jarraitzen dutela erakusten du!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu