Poesiaren Nazioarteko Eguna 2023: Hedoi Etxarte

Euskara. Kultura. Mundura.

Poesiaren Nazioarteko Eguna 2023: Hedoi Etxarte
  • 20
    Mar 2023
    21
    Mar 2023
    Venezia / Bolonia

Nazioarteko Poesiaren Egunaren harira egitarauak antolatu dituzte Italiako Università Ca’ Foscari Venezia eta Universitá di Bologna-n, astelehen eta astearterako, hilak 20 eta 21, hurrenez hurren. Hedoi Etxarte euskal poetak hartuko du parte bietan. Iñaki Alfaro Etxepare Euskal Institutuko eta Paula Marqués Institut Ramon Llulleko irakurleek antolatu dute jardunaldia, bi unibertsitateekin elkarlanean.

Martxoaren 20an, Università Ca’ Foscari Venezian, ‘Giornata mondiale della poesia – Intorno al Corpo, cultura catalana e basca’ jardunaldia prestatu dute egun osorako egitarauarekin. Euskaraz, katalanez, italieraz eta gazteleraz ariko dira Università Ca’ Foscari Veneziako Sala B Ca’ Bernardo aretoan. Jardunaldiaren lehenengo ekitaldia, euskal poesiari eskainiko zaio. Horretan izango da Hedoi Etxarte, eta bertan, ‘Sortaldekoak’ lanaren poesia errezitala egingo du. Iñaki Alfaro eta Paula Marqués irakurleek aurkeztuko dute ekitaldia.

14:30ean, Alfarok eta Marqués-ek poesia sortzek tailerra egingo dute.

Jardunaldirako sarrera doakoa da. Programa osorik hemen kontsultatu daiteke.

Hurrengo egunean, martxoaren 21ean, Università di Bolognako Giunta Aretoan, Hedoi Etxarte eta  Anna Gual poetek poesia errezitala eskainiko dute, eta Jaume C. Pons Alorda idazle eta itzultzailearekin ariko dira solasean 13:45ean. Ekitaldiaren egitaraua hemen kontsultatu daiteke.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu