Pilar Soberón artistaren "Sima Vertical" Venezian dago ikusgai, bertako 56. Arte Biurtekoarekin bat eginez

2015/05/18

Euskara. Kultura. Mundura.

Pilar Soberón artista euskaldunaren Sima Vertical artelana “Photossima Art Prize 2015 Venecia” erakusketan dago ikusgai. Argazkia beste 10 finalistekin batera ikusi ahal izango da 5 hilabetetan zehar, 56. Veneziako Arte Biurtekoarekin bat eginez, Photissima Art Fair & Festival e l’Internazionale D’Arte LGBTE galerian.

Irudia Koldo Mitxelena Kulturuneko Paisaiaren Murmurioa / Cuando la naturaleza habla erakusketarako sortu zuen artistak, eta maiatzaren 6tik urriaren 30era egongo da ikusgai Venezian.

Pilar Soberón artistak euskarri eta lengoaia ezberdinak erabiltzen ditu bere obretan, etengabeko garatzen eta mutatzen ari diren obrak sortuz. Azken emaitza albo batera utzita, ikuslegoaren parte-hartzea bilatzen du. Argazkilaritza, instalazioa, bideoak, marrazkiak eta soinuak sortzen ditu, gizakiaren errakzioa bilatuz eta komunikazio bide berrien bila.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu