PHotoESPAÑA - Perpetuum mobile : Euskal Leihoa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
29Mai 202401Ira 2024Madril
PHotoESPAÑA Argazkigintza eta Ikusizko Arteen Nazioarteko XXVII. Jaialdiko Perpetuum mobile erakusketan sei euskal argazkilariren lanek osatutako Euskal Leihoa izango da, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
PHotoESPAÑA jaialdiak argazki-artearen azken joerak ezagutzeko aukera ematen du, baita nazioartean ezagunenak diren artisten azken proiektuak ere.
´Perpetuum mobile´ erakusketa kolektiboa Arte Ederren Zirkuluan ikusgai egongo da maiatzaren 29tik irailaren 1era egongo da zabalik. XXI. mendeko lehen hamarkadetako paradigma analogiko/digitalaren aldaketan trebatutako 27 argazkilarik hartuko dute parte, horien artean sei euskal argazkilarik.
- Aitor Ortiz
Irudikapenaren eta interpretazioaren (pertzepzioaren) arteko dilemak planteatzen dtu, eta erlazio bat ezartzen du bere irudien edukiaren, bere lanak erreproduzitzen diren materialen propietate fisikoen eta erakusketa-espazioan betetzen duten lekuaren artean.
- Bego Anton
Bere argazki-lanak giza portaera sakonean erakusten du eta mundu naturalarekiko inplikazio psikologiko eta moralari buruz hausnartzen du. Talde txikiei buruzko interes berezia ere erakusten du, egia, errealitatea edo fantasia bezalako kontzeptuak lantzeko.
- Ixone Sadaba
Sádabak argazkilaritzaren, instalazioaren eta performancearen bidez bilatzen ditu bere interesak eta adierazpen artistikoak, gizateriaren izaera indibidual eta bortitzaren mugak etengabe arakatuz.
- Jon Cazenave
Barne ikuspegi antropologikotik abiatzen da bere hurbilketza argazkigintzara, eta, ondoren, sorkuntza garaikidean antzinako zeinuak eta sinboloak txertatzen dituen hizkuntza garatzen du.
- Jon Gorospe
Bere lana paisaia antropizazioaren irudikapenean oinarritzen da, The Grid, The Spot, Polished Cities, City Drifters, Noraezean, Metropolis edo Environments bezalako lanak sortuz.
- Roberto Aguirrezabala
Hainbat gertaera historikoren dokumentazio sakonetik abiatuta eraikitzen du bere obra. Bere irudietan garaietako pentsamendu politikoan oinarritutako berrinterpretazioak egiten ditu, eta iraganaren berreraikitze bat baino gehiago, bizi dugun denboraren konpondu gabeko arazoen ohartarazpen bat dira.
Etxepare Euskal Institutua eta artista
Etxepare Euskal Institutuak PhotoESPAÑA jaialdiarekin kolaboratzen du, Madrilen egiten den argazkilaritzaren topaketa garrantzitsu honetan euskal sortzaileen presentzia sustatzu eta bermatzeko. Jaialdiaren 28. edizio honetan sei argazkilarik osatuko dute Euskal Leihoa ´Perpetuum mobile´ talde erakusketan: Aitor Ortiz, Bego Anton, Ixone Sadaba, Jon Cazenave, Jon Gorospe eta Roberto Aguirrezabala.